Gizartea -

ELKARRIZKETA EUSKADI IRRATIAN

Bildarratz: 'Lanbide Heziketak eta Unibertsitateak enpresen eskutik joan behar dute beraien beharrak asetzeko'

Hezkuntza lege berria tramitazioan dagoen honetan, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak ez du uste 2023ko udal eta foru hauteskundeen aurretik onartuko denik.

Jokin Bildarratz Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia
Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua
Jokin Bildarratz Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

play icon 25:38

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak Lanbide Heziketako VI. Euskal Plana onartuko duen egunean, Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua elkarrizketatu dute Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan. Horren esanetan, Lanbide Heziketak eta Unibertsitateak enpresa munduaren eskutik joan behar dute beraien beharrak ase ahal izateko. Jaiotza-tasa apalak tarteko, onartu du ikasle nahikorik ez dagoela, baina gaineratu du, testuingurua aintzat hartuta, enpresen beharrak asetzen saiatzen ari direla.

Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformak larunbatean Bilbon egindako manifestazio jendetsuaren harira, mezu hau zabaldu nahi izan du Jokin Bildarratzek: mobilizazioaren deitzaileekin adostasunak lortu dituztela (apirilaren 7an, Elkarrekin Podemosekin, eta maiatzaren 26an, sindikatuekin). Apirilaren 7ko akordio horretan kokatu ditu 0-2 haurreskolak doakoak izatea eta ikasle zaurgarriak banatzeko araudia. Sindikatuekin adostutakoak ere nabarmendu ditu: ikasle ratioak jaistea edo heziketa bereziko langileak areagotzea, kasu. Hezkuntza Sailari egindako eskakizunei erantzuten ari dela adierazi du: "Azaldu behar zaie martxan gaudela, entzun egiten dugula, hori dela alderdi politikoen eta erakundeen betebeharra, baita erantzuten ari garela ere".

Hezkuntza Lege berriari egindako alegazioak aztertu ondoren, Jokin Bildarratzek datozen egunetan espero du testua borobiltzea. Aurreikuspenen arabera, urte honen amaieran edo hurrengoaren hasieran itzuliko da legea Eusko Legebiltzarrera. Dena dela, uste du hauteskunde giroak ez duela lagunduko eta egokiagoa izan daitekeela 2023ko udal eta foru hauteskundeak igaro ondoren onartzea.

Bestalde, "harrituta" mintzatu da alegazio epea zabalik zegoela eta behin betiko Hezkuntza legearen testua ezagutu gabe sindikatuek azaroaren 29ko eta abenduaren 14ko grebak deitu zituztelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Hezkuntza Lege Berria albisteak Eusko Jaurlaritza Gizartea albisteak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Hezkuntzako albisteak 2024