Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

27 urteko gazte bat atxilotu dute Eibarren, lankide bati sexu-erasoa egitea egotzita

Gizonak adostu gabeko sexu-harremanak izatera behartu zuen lankidea. Emakumeak gertatutakoa salatu du ertzain-etxean.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 27 urteko gazte bat atxilotu du Eibarren (Gipuzkoa), lankide bati sexu-erasoa egitea leporatuta, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Jazoera larunbat goizaldean gertatu da, atxilotuaren etxean, Eibarren. Ertzaintzaren arabera, gizonak adostu gabeko sexu-harremanak izatera behartu zuen lankidea. Emakumeak etxetik irtetzen lortu zuenean, ertzain-etxera jo zuen salaketa aurkeztera.

Larunbat honetako 09:00ak aldera, Ertzaintzako agenteek ustezko erasotzailea atxilotu zuten, eta igande goiz honetan epailearen aurrera eraman dute.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Ertzaintza Indarkeria matxista Eibar Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Feminismoa