Gizartea -
indarkeria matxista
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen bikotekideari eraso egiteagatik
Udaltzaingoak Arabako hiriburuko Pilar auzoan atxilotu du 52 urteko gizona igande honetan.
eitb media
Udaltzainek 52 urteko gizonezko bat atxilotu dute igande honetan Gasteizen, ustezko genero indarkeria delitua egotzita.
Herritarren segurtasun patruilako lanak egiten ari zirela, udaltzainek Pilar auzoko etxebizitza batean bikotekidea emakume bati eraso egiten ari zela zioen abisua jaso zuten.
Iritsi zirenean, erasoa egiaztatu, eta gizonezkoa atxilotu zuten.
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista
Herriak eta Hiriak
Araba
Euskal Autonomia Erkidegoa
Gizartea albisteak
Emakumeen kontrako tratu txarren salaketak
Eguneko albisteak
Gasteiz albisteak
Gaurko azken ordukoa
Matxismoa