Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Emakume batek Urte Berri egunean jasandako sexu-erasoa gaitzesteko bi elkarretaratze izango dira bihar Getxon

Lehenengoa 12:00etan izango da, Getxoko Udaletxearen eskalinatan, eta bigarrena 19:00etan, Getxoko "puntu morean", Bizkaiko Zubiaren ondoan. Erasotzailea, 29 urteko gizon bat, asteazkenean atxilotu zuten.

Emakumeen aurkako indarkeria gaitzesteko esku morearen sinboloa. Argazkia: EFE
Emakumeen aurkako indarkeria gaitzesteko esku morearen sinboloa. Argazkia: EFE
Emakumeen aurkako indarkeria gaitzesteko esku morearen sinboloa. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakumezko batek Urte Berri egunean Getxon pairatutako sexu-erasoa gaitzesteko bi elkarretaratze deitu ditu Getxoko Udalak. Lehenengoa 12:00etan izango da, Getxoko Udaletxearen eskalinatan, eta bigarrena 19:00etan, Getxoko "puntu morean", Bizkaiko Zubiaren ondoan.

Erasotzailea, 29 urteko gizon bat, asteazkenean atxilotu zuten. Bozeramaileen Batzordeak aho batez gaitzetsi zuen gertatutakoa. Adostutako testuan, Udalean ordezkaritza duten talde politiko guztiek gaitzespen elkarretaratze instituzionala deitu zuten astelehenerako, 12:00etarako, Udaletxeko eskaileretan, eta herritarrentzako deialdia ere egin zuten, arratsaldean, 19:00etan, Areetako lilagunean erasoa gaitzesteko (Bizkaia Zubiaren ondoan).

Adierazpenean, Bozeramaileen Batzordeak "erabat baztertu eta gaitzesten ditu generoen berdintasun ezan oinarritzen diren jarrera sexisten ondorioz sortutako eraso guztiak", eta elkartasuna adierazi zion erasoa jasan duen emakumeari, bai eta babesa eman ere.

Horrez gain, "berdintasuneko eta begiruneko balioak oinarri dituen gizartea lortzeko lan egiten jarraitzea" aldeztu zuen, "non emakumeek sexu harremanak norekin, noiz eta nola izan nahi dituzten askatasunez erabaki dezaketen. Azken finean, emakumeen nahia erabat errespetatzen duen gizartea lortzeko".

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Getxo Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Manifestazioak Feminismoa Sexu erasoak