Gizartea -

EURI DENBORALEA

Intzidentzia gehienak errepideetan eta Bizkaian izan dira, ur puntzuengatik eta luiziengatik

SOS Deiak larrialdi zerbitzuetan egun normal batean baino bi aldiz intzidentzia gehiago zenbatu dituzte, gehienak Butroe ibaiaren arroan. Dena dela, inguru horretan egoera hobera egiten ari da.

Butroe ibaia, Gatika parean. EITB MEDIA
Butroe ibaia, Gatika parean. EITB MEDIA
Butroe ibaia, Gatika parean. EITB MEDIA

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken orduetan euria etengabe ari da egiten eta, ohi denez, arazoak sortu dira han eta hemen. Alex Gomez Eusko Jaurlaritzako larrialdi teknikariak emandako datuen arabera, intzidentzia gehienak errepideetan izan dira, ur putzuengatik eta luiziengatik.

Radio Euskadiko "Boulevard" saioari eskainitako elkarrizketan larrialdietako teknikariak azaldu duenez, SOS Deiak larrialdi zerbitzuetan egun normal batean baino bi aldiz intzidentzia gehiago zenbatu dituzte, baina eguraldia kontuan hartuta, egoera normaltasunekoa dela gaineratu du.

Gorabehera gehienak Butroe ibaiaren arroan gertatu dira. Dena dela, inguru horretan egoera hobera egiten ari da.

Datozen orduetarako eguraldi iragarpenaz galdetuta, meteorologiaren araberakoa izango dela ohartarazi du, baina "une honetan egoerak hobera egiten du argi eta garbi".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaiko albisteak Gaurko albisteak Gipuzkoa Araba Alerta meteorologikoak Denboraleak argazkiak Eguraldia Donostia Gizartea albisteak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Uholdeak bideoak