Gizartea -

Trafikoa

Ertzaintzak arretaz gidatzea eskatzen du izotzagatik eta elurragatik hainbat mendatetan

Araban 12 mendatetan dago izotza edo elurra, eta Gipuzkoan eta Bizkaian 11tan eta 4tan, hurrenez hurren.

Herrera. Argazkia: EiTB
Herrera. Argazkia: EiTB
Herrera. Argazkia: EiTB

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko mendate guztiak daude irekita uneotan, baina arretaz gidatzea gomendatu du Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritzak, 30 mendatetan elurra edo izotza dagoelako.

Hain zuzen ere, gaurko 10:30eko balantzearen arabera, arduraz gidatzea gomendatzen dute, Arabari dagokionez, Altuben, Aiurdinen, Azazetan, Barrerillan, Bernedon, Gasteizko Mendatean, Gatzagan, Herreran, Kurtzetan, Opakuan, Urduñan eta Zaldiaranen.

Bizkaian, berriz, Barazarren, Diman, Kanpazarren eta Urkiolan ibili behar da tentuz; eta Andatzarraten, Arantzazun, Aritxulegin, Arraten, Artikutzan, Elosuan, Karabietan, Mandubian, Meagan, Urratin eta Urton, Gipuzkoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Ertzaintza Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak