Gizartea -

INDARKERIA MATXISTA

Gizon batek neska laguna eta haren alaba hil ditu Valladoliden

Ustezko hiltzailea atxilotu eta ospitalera eraman dute, zaurituta.

Hilketa matxista bikoitza Valladoliden. Argazkia: Europa Press
Hilketa matxista bikoitza Valladoliden. Argazkia: Europa Press
Hilketa matxista bikoitza Valladoliden. Argazkia: Europa Press

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Poliziak 44 urteko gizon bat atxilotu du neska laguna eta haren zortzi urteko alaba hil dituelakoan, Valladoliden.

Espainiako Gobernuaren ordezkaritzak zabaldutako informazioaren arabera, gizon batek larrialdi zerbitzuetara deitu du goizaldeak koinatuak neska lagun ohia eta haren zortzi urteko alaba hil dituela jakinarazteko. Ustez, elkarrekin bizi ziren etxebizitzaren helbidea ere eman du.

Ustez bikotea bizi zen etxebizitzan sartu diren agenteek 45 urteko emakume baten eta zortzi urteko neskatila baten hilotzak aurkitu ditu. Biak ala biek arma zuriz egindako zauriak zituzten.

Ustezko hiltzailea ere bertan aurkitu dute, zaurituta. Itxuraz, berak bere buruari egindako zauriak dira.

Gizona atxilotu eta Valladolideko Unibertsitate Ospitale Klinikora eraman dute. Halaber, 2017tik aurrekariak zituen indarkeria matxistagatik.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak umeak Tratu txarrak Espainia bideoak Gizartea bideoak Indarkeria matxistaren biktimak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Mundu matxista