Gizartea -
Eguraldia
Ostegunean ere indarrean egongo da elurragatik egunotarako EAEn ezarritako abisu horia
Ostiralera arte, gutxienez, 1.000 metrotik behera botako du elurra. Gainera, izotza egingo du hanbat tokitan.
EITB MEDIA
Azken egunotan Euskal Herria astintzen ari den denboraleak badirudi ez duela oraingoz atsedenik emango; gutxienez asteburura arte. Hotza eta elurra izango dira nagusi hurrengo egunetan ere. Hartara, astearte, asteazken eta ostegunean abisu horia ezarriko dute elurragatik.
Gaurko honetan 300-500 metroan egongo da elur maila, nahiz eta arratsaldeako 600-700 metrora igoko den. Euri gutxi egingo du; gehiena Kantauri isurialdean. Izozteak ere izango dira barnealdean eta mendi inguruetan. Izan ere, tenperatura baxuengatik ere abisu horia ezarri dute.
Bihar, asteazkena, 1.000 metrotik behera elurtuko du; 800-900 metroan, hain zuzen ere. Izotza ere egingo du goizaldean, dela barnealdean, dela Gipuzkoako kostaldean -bereziki ekialdean-.
Ostegunean maila berean jarraituko du elur kotak, alegia, 700-900 metroan. Euri arina izango da, eta tarteka zaparrada mardulak botako ditu; Kantauri isurialdean, batik bat. Barnealdean hotza nagusituko da berriro, eta mendi inguruak izozteko arriskua ere badago.