Gizartea -

INDARKERIA MATXISTA

Gizon batek ustez bikotekidea hil du Cadizen

Poliziaren hipotesi nagusia indarkeria matxistarena da. Ustez, gizonak emakumea tiroz hil du eta ondoren bere buruaz beste egin du.

Bikotearen etxebizitza La Linea de la Concepcion udalerrian (Cadiz). Argazkia: EFE
Bikotearen etxebizitza La Linea de la Concepcion udalerrian (Cadiz)
Bikotearen etxebizitza La Linea de la Concepcion udalerrian (Cadiz). Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

65 urteko gizon batek ustez 64 urteko bikotekidea hil du La Linea de la Concepcioneko (Cadiz) etxebizitza batean. Bi gorpuek suzko armaz egindako zauriak dituzte.

Gizonak nazionalitatea italiarra du eta emakumeak suitzarrak.

Espainiako Poliziaren lehen hipotesiaren arabera, ustez gizonak emakumea tiroz hil du eta ondoren bere buruaz beste egin du. 

Hilketa matxista dela baieztatuko balitz, aurten bikotekideek edo bikotekide ohiek Espainiako Estatuan hildako zazpigarren emakumea litzateke.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Espainian Espainia Gizartea Genero indarkeriaren biktimak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea