Gizartea -

Eguraldia

Ostiraleko lehenengo orduetan ere indarrean egongo da elurragatik EAEn bihar ezarriko duten abisu horia

500 metrotik behera egin lezake elurra, iragarpenen arabera. Nafarroa ere abisu horipean egongo da ostegunean.

Elurra Aratz mendian. Argazkia: Amado Lopez de Ipiña
Elurra Aratz mendian. Argazkia: Amado Lopez de Ipiña
Elurra Aratz mendian. Argazkia: Amado Lopez de Ipiña

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken egunotako udaberri giroak ez du oraingoz negua bazter uzteko betarik emango, iragarpenen arabera. Erabateko aldaketa dakar eguraldiak gaur bertan. Prezipitazioak itzuli dira Euskal Herri osora. Goizean, tarteka egingo du euria, baina arratsaldetik aurrera gogoz botako du. 

Okerrena, baina, bihartik (osteguna) aurrera omen dator. Hilaren 23an, elur maila nabarmen jaitsiko da, eta barnealdean, zuritzeko arriskua egongo denez, abisu horia izango da indarrean egun osoan (00:00etatik 24:00etara), baita ostiralean ere (00:00etatik 06:00etara). Nafarroa ere, abisu horia izango da ostegunean.

Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak negu gorria aurreikusi du ordurako. Tenperatura beroenak ez dira hamar graduko langara iritsiko, eta 800 metrotik behera zurituko du —500 metroren bueltan toki batzuetan—, ipar-ekialdeko haizea lagun. Kostaldean eta Nafarroa hegoaldean, haize-bolada handiak espero dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Bizkaia Gipuzkoako albisteak Nafarroa gaur Araba Alerta meteorologikoak argazkiak Euskal Autonomia Erkidegoa Eguraldia Gizartea Elurra Eguneko albisteak Albisteak