Gizartea -

Bizkaia

Barakaldon egindako hainbat sexu erasoren egilea espetxeratu dute

Abenduaren 9an ere atxilotu zuten, egun batzuk lehenago herri horretan sexu askatasunaren aurkako delitu bat egiteagatik. Orduan ere, eginbideak ireki zizkioten, Barakaldon izandako beste lau erasorengatik ikertu baitzuten.

Eraso matxista baten aurkako elkarretaratzea, Barakaldon. Artxiboko argazkia: Argitan
Eraso matxista baten aurkako elkarretaratzea, Barakaldon. Artxiboko argazkia: Argitan
Eraso matxista baten aurkako elkarretaratzea, Barakaldon. Artxiboko argazkia: Argitan

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ostiral arratsaldeko azken orduan Basauriko espetxean sartu zuten 2022ko irailean Barakaldon izandako sexu eraso baten egilea. Joan den abenduan ere atxilotu zuen Ertzaintzak gizona, herri horretan bertan sexu askatasunaren aurkako hainbat delitu egiteagatik.

2022ko irailaren 25ean, gizon batek emakume bati sexu erasoa egin zion bide publikoan, Barakaldon. Sestaoko ertzain etxeak, delitu horren berri izan ondoren, ikerketa abiatu zuen, eta atzo erasoaren ustezko egilea atxilotu zuten.

Atxilotua Barakaldoko Guardiako Epaitegiaren esku utzi zuten, eta hark Basauriko espetxean sartzea agindu zuen atzo arratsaldeko azken orduan.

Ertzaintzak ikerketan zehar lortutako laginen DNA analisiek egiaztatu zuten ikertuak sexu erasoan parte hartu zuela, eta, ondorioz, atxilotu eta espetxeratu egin zuten.

Atxilotua, 24 urtekoa, abenduaren 9an atxilotu zuten, egun batzuk lehenago herri horretan sexu askatasunaren aurkako delitu bat egiteagatik. Orduan ere, eginbideak ireki zizkioten, Barakaldon izandako beste lau erasorengatik ikertu baitzuten, horietako bat irailaren 22an eta beste hirurak 2022ko abenduan.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Tratu txarrak Euskal herriak Bizkaiko albisteak Barakaldo Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Indarkeria matxista Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Mundu matxista Eraso sexualak gaur