Gizartea -

EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA

Zuzendaritza karguetan dauden emakumeen proportzioa lau puntu jaitsi da EAEn 2015etik 2021era

Eustatek egindako txostenak ondorioztatu duenez, emakumeek gora egiteko eta lidergo postuak lortzeko duten aukeretan eragina dute lan merkatuan erabat sartu ez izanak eta lanaldi bikoitzak.

Emakume bat bulegoan, ordenagailu baten aurrean. Egile eskubiderik gabeko irudia
Emakume bat bulegoan, ordenagailu baten aurrean. Egile eskubiderik gabeko irudia
Goi karguetara bidean iristeko hautaketa prozesuetan zailtasunak topatzen dituzte emakumeek

2:08

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lidergo eta botere postuetan dauden emakumeen proportzioa lau puntu baino gehiago jaitsi da EAEn 2015etik 2021era bitartean, Eustat Euskal Estatistika Erakundeak gaur argitaratutako txostenaren arabera. Emakumeek gora egiteko duten aukeretan eragina dute, besteak beste, lan merkatuan erabat sartu ez izanak, baldintza okerragoak izateak, eta etxeko lanetan, adingabeak eta mendeko pertsonak zaintzen denbora gehiago igarotzeak.

2021ean, zuzendaritza karguetan zeuden pertsonen % 32,26 (eremu publikoa eta pribatua) emakumeak ziren, eta proportzioa txikiagoa da zuzendari nagusien eta enpresaburuen kasuan: % 25,58 eta % 33,41, hurrenez hurren.

Emakumeak botere ekonomiko eta sozialaren eremuan emakumearen ordezkaritza % 45,1ekoa eta % 56,5ekoa da, hurrenez hurren. Botere publiko/politikoaren eremuan, berriz, legeak arautzen du berdintasuna eta proportzioa % 96,7koa izatea. Datu horiek argi erakusten dute eremu publiko/politikoaren eta pribatu/ekonomikoaren arteko aldea.

Diru sarrerak ere aztertu dituzte, eta ondorioztatu dute errenta maila altuenetan dauden gizonen ehunekoa emakumeena baino hiru aldiz handiagoa dela.

Eustaten arabera, gizonek emakumeek baino kontratu mugagabe eta lanaldi oso gehiago dituzte. Era berean, lanaldi partzialeko kontratu batekin lan egiten duten emakumeen ehunekoa gizonena baino hiru aldiz handiagoa da.

Bestalde, emakumeek gizonek baino ordu gehiago ematen dituzte egunero etxeko lanetan, adingabeak eta mendeko pertsonak zaintzen. 2021ean, emakumeek batez beste 9,5 ordu igaro zituzten egunean zeregin horietan; gizonek, berriz, 6.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAE albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Emakumeen Nazioarteko Eguna Euskal enpresak azken ordukoa Eustat gaur