Gizartea -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: M8aren biharamuna, osoko bilkura Eusko Legebiltzarrean eta Animalien Ongizatearen Legea

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

Donostia, atzo
Donostia, atzo
Donostia, atzo

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, martxoak 9, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- M8aren biharamuna: Azken urteotan bezala, martxoaren 8a borroka feministaren aldarriak ozenarazteko eguna izan zen Euskal Herrian. Erakundeak, alderdi politikoak, gizarte eragileak eta sindikatuak, eta, batez ere, milaka emakume kalera atera ziren atzo "denon bizitzak erdigunean" jartzea aldarrikatzera. Orain, udazkenerako iragarri zuen greba feminista orokorra prestatzeko prozesuan murgildu da Euskal Herriko Mugimendu Feminista.

- Osoko bilkura Esko Legebiltzarrean: 09:30etik aurrera osoko bilkura egingo dute Eusko Legebiltzarrean, eta eztabaidagai izango dituzten gaien artean, honakoak: Osakidetzako itxaron-zerrendak eta Lehen Arreta.

- Animalien Ongizatearen Legea: Atzo Senatuak hainbat zuzenketa onartu ondoren, Kongresura itzuliko da berriro Animalien Ongizatearen Legea. Gaur, eitb.eus-ek lege horri buruzko argibideak biltzen dituen erreportaje sorta bat kaleratu du.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Istiluak Bilbon gaur Donostia Iruñeko bideoak Iparraldea bideoak Eusko Legebiltzarra bideoak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz berriak Albisteak Manifestazioak gaur Feminismoa gaur Emakumeen Eguna Baionako albisteak