Gizartea
Emakumeen aurkako indarkeria
26 urteko gizon bat atxilotu dute Tuteran bikotekide ohiari eraso egitea leporatuta
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Emakumea osasun zentro batera eraman behar izan dute. Atxilotua polizia-etxean dago, epailearen aurrera noiz eramango zain.
Tuterako Udaltzaingoak 26 urteko gizonezko bat atxilotu du larunbat arratsalde honetan, genero-indarkeria delitu bat egotzita, bikotekide ohiari eraso eta zauriak egin ostean. Emakumea osasun zentro batera eraman behar izan zuten.
Atxilotua Foruzaingoaren komisarian eraman dute, eta bertan espetxeratuta geratu da, epailearen aurrera noiz eramango zain.