Gizartea
Gipuzkoa
Familia indarkeriagatik gizon bat atxilotu dute Arrasaten, teilatutik behera botatzearekin mehatxatu ostean
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Familiarekiko urruntze-agindua urratu ostean, etxebizitza-eraikinaren teilatura igo da gizona, eta bertatik behera botatzearekin mehatxatu du. Azkenik, gizona atxilotzea lortu dute, agenteei aurre egin gabe.
Familia indarkeriarekin lotutako delitu bat leporatuta, gizon bat atxilotu dute ostiral honetan Arrasaten (Gipuzkoa), familiarekiko ezarrita zuen urruntze-agindu bat urratuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Urruntze-agindu hori urratu ostean, etxebizitza-eraikinaren teilatura igo da gizona, eta bertatik botatzearekin mehatxatu du.
Gertaera ostiral gauean jazo da. Familia indarkeriagatik ezarritako urruntze-agindua duen gizonezkoa familiaren etxebizitzara joan da. Ertzaintza bertaratu denean, gizonak ihes egin dueta etxebizitza-eraikinaren teilatura igo da. Orduan, bere buruaz beste egitearekin mehatxatu du horrek. Azkenik, gizona atxilotzea lortu dute, agenteei aurre egin gabe, Segurtasun Sailak gaineratu duenez.