Gizartea -

epaiketa

9 urteko mutiko bati sexu erasoa egitea eta hura hiltzea leporatzen dioten gizona epaitzen hasi dira Errioxan

2021eko urriaren 28an gertatu zen hilketa, Alex txikia Larderoko parkean jolasten ari zela bahitu ostean. Kasuak sumindura eragin zuen ustezko hiltzaileak sexu eraso eta hilketagatik aurrekariak zituelako.

Almeida akusatua, epaiketan. Argazkia: EFE
Almeida akusatua, epaiketan.
Larderoko hilketagatik akusatuak lehen aldiz deklaratu du: ''Ez dakit zergatik egin nuen''

1:20

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errioxan, Logroñoko Lurralde Auzitegian, gaur hasi dira epaitzen Francisco Javier Almeida, 2021eko urriaren 28an Alex 9 urteko mutikoari sexu erasoa egitea eta hiltzea leporatzen dioten gizona. 

Fiskalak, akusazio partikular (Alexen familia) zein herri akusazioak (Clara Campoamor elkartearen izenean) espetxealdi iraunkor berrikusgarria eskatu dute erailketaren delituagatik, eta 15 urtekoa, sexu erasoagatik. 

Horrez gain, senitartekoentzat kalte-ordaina eskatu dute aldeek. Fiskalak 500.000 eurokoa, gurasoentzat, eta 150.000 eurokoa, Alexen anaiarentzat. Beste akusazioek bi milioi eurokoa galdegin dute. Era berean, Errioxan bizitzeko eta Alexen familiari hurbiltzeko edo komunikatzeko debekua ere eskatu dute. 

Alicia Redondo akusazioko abokatuaren arabera, Alexen familiak "bizitza hondatuta du hilketaren egunetik, baina gaurkoan gogortu egiten zaie egoera. Dena dela, justizia egingo delakoan, itxaropena dute. Egun oso gogorrak dira, oso desatseginak", azaldu du. 

Fiskaltzaren arabera, Almeidak bere etxera joateko engainatu zuen mutikoa, bertan sexu erasoa egin eta hiltzeko. Poliziak umea besoetan zuela topatu zuen gizona, etxebizitzako atarian. Atxilotu eta ordutik kartzelan dago. 

Alex mutikoaren hilketak sumindura eragin zuen, aurretik ere eginak zituelako antzeko delituak. Izan ere, 2021eko urrian baldintzapeko askatasunean zegoen Almeida. 30 urteko kartzela zigorra ezarri zioten 1998an emakume bati sexu erasoa egin eta hiltzeagatik. 1993an, zazpi urteko beste zigor bat ezarri zioten adingabe bati eraso egitea egotzita. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Epaiketak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Umeak Sexu erasoak Erailketak Errioxa