Gizartea -

Gipuzkoa

Helegitea aurkeztu du Aldundiak, euskara eskatzeagatik Uliazpiko EPEa bertan behera uzten duen epaiaren kontra

Eider Mendoza Gipuzkoako foru bozeramaileak azpimarratu du gizartearen gehiengo zabala ados dagoela langile publikoek euskaraz jakin behar dutela.

EAEko Auzitegi Nagusia
EAEko Auzitegi Nagusia
EAEko Auzitegi Nagusia

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Helegitea aurkeztu du Gipuzkoako Foru Aldundiak, Uliazpi Fundazioa foru erakunde autonomoaren egoitza zentroetako 34 zaintzaile plaza eskaintzen dituen deialdia bertan behera uzten duen Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren epaiaren kontra.

Deialdi horretako 32 plazetan beharrezkoa da euskarako bigarren profila egiaztatzea, eta gainerako bietan meritu gisa baloratzen da. Zehazki, Aldundiak kasazioko errekurtsoa aurkeztu du Auzitegi Gorenean, "Estatuko zuzenbidea urratu delako", eta beste bat EAEko Auzitegi Nagusiaren aurrean, "erkidegoko zuzenbidea hautsi delako".

Aldundiko foru bozeramaile den Eider Mendozak gogorarazi duenez, foru erakundearen hitzetan, "guztiz bidegabea" da epaia euskaldunen eskubideen ikuspegitik, eta herritarrek zein erabiltzaileek Uliazpin jasotzen duten zerbitzua "beraiek egiten duten hizkuntza hautua" errespetatuz egitearekin duen konpromisoa azpimarratu du.

Mendozak nabarmendu du langile publikoek euskaraz hitz egiteak Gipuzkoako gizartearen gehiengo zabalaren babesa duela. Hala, joan den astean argitaratutako udaberriko soziometroaren emaitzei egin die erreferentzia. Bertan, inkesta erantzun zuten herritarrek 10etik 7,67ko adostasun maila adierazi dute Gipuzkoako administrazio publikoko langileek euskaraz jakin beharko luketela planteatzen zaienean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskara Gipuzkoako albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren epaiak Gipuzkoako Foru Aldundia