Gizartea -

Kazetaritza

Larrialdi klimatikoa egoki lantzeko gida argitaratu dute kazetarientzat

Lau hizkuntzatan argitaratu dute (euskaraz, galegoz, katalanez eta espainieraz), eta mota guztietako komunikabideetan ingurumenaren inguruan egon ohi den espezializazio faltari aurre egiteko gakoak aurki daitezke bertan.

Ingurumenari buruzko elkarrizketak egiteko zenbait gomendio eksaintzen dira. Argazkia: EITB Media
Ingurumenari buruzko elkarrizketak egiteko zenbait gomendio eksaintzen dira. Argazkia: EITB Media
Ingurumenari buruzko elkarrizketak egiteko zenbait gomendio eksaintzen dira. Argazkia: EITB Media

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ingurumen Informazioko Kazetarien Elkarteak Klima-aldaketari buruzko elkarrizketen gida argitaratu du. Bertan, ingurumenaren inguruko albisteak hainbat informazio-euskarritan (irratia, telebista, prentsa konbentzionala eta online komunikazioa) komunikatzen laguntzeko erreferentziak eta ardatz tematikoak eskaintzen dira. Lau hizkuntzatan argitaratu dute: euskaraz, katalanez, galegoz eta gaztelaniaz.

Bertan, zenbait fenomeno naturalen inguruko atalak eskaintzen dira, eta GKE ekologista nagusiei eta mugimendu sozialei buruzko datuak bildu dituzte. Jardunbide egokien dekalogoa ere jasotzen du, eta elkarrizketak egiterakoan kontuan izan beharreko zenbait gomendio eta aholku ematen ditu. Luis Guijarro koordinatzailearen arabera, erronka handia izan da "hainbeste informazio baliagarriri forma ematea".

Proiektu honen bidez, ingurumenarekin lotutako elkarrizketak bultzatu nahi dituzte, kultur, kirol edo tokiko albisteak jasotzen dituzten ataletan presentzia izan dezaten.

Ana Carlosek, gidaren prentsa ataleko arduradunak, uste du asmo handiko apustua dela hedabideek dituzten gabeziak (berriemaileen espezializazio falta, esaterako) murrizteko. Horren esanetan, horrek guztiak eragiten du klima-aldaketaren inguruko albisteak azalean geratzea, arazo horretan behar bezala sakondu gabe.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Klima-aldaketa Euskara Gizartea albisteak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Kazetariak albisteak Larrialdi klimatikoa albisteak