Gizartea -

Indarkeria matxista

Gizon bat atxilotu dute Tuteran, bikotekideari eraso egitea egotzita

Biktimak urradurak eta ubelak ditu aurpegian eta eskuetan. Atxilotua polizia-etxean dago, epailearen esku geratu zain.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tuterako Udaltzaingoak 27 urteko gizon bat atxilotu du genero-indarkeria delitua egotzita, bikotekideak salaketa jarri ostean.

Emakumeak larunbat honetan salatu zuenez, etxean eraso egin zioten eta zauriak zituen aurpegian eta eskuetan; urradurak eta ubelak, hain zuzen.

Atxilotua Foruzaingoaren polizia-etxera eraman zuten, bertan zaindu eta ondoren epailearen esku uzteko.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Espainian Nafarroa Tutera berriak Delituak Gizartea bideoak Sexu-abusuen biktimak gaur Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Matxismoa gaur Nafarroako Foru Polizia