Gizartea -

Urtegien egoera

Hego Euskal Herrian bermatuta dago ur-hornidura, baina egoera kezkagarria da Nafarroa hegoaldean

Gasteiz eta Bilbo urez hornitzen dituzten urtegiak % 74an daude; Donostia hornitzen duen Añarbe % 82n eta Iruñera ura bidaltzen duen Eugi, % 90ean. Baina, hegoalderago, Esa eta Allotz % 56 eta % 48an daude hurrenez hurren, azken hamarkadako batez besteko mailatik oso behera.

Ullibarri-Ganboako urtegia, apirilaren 27an. Argazkia: Felipe Bollon Jimenez.
Ullibarri-Ganboako urtegia, apirilaren 27an. Argazkia: Felipe Bollon Jimenez.
Ullibarri-Ganboako urtegia, apirilaren 27an. Argazkia: Felipe Bollon Jimenez.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hego Euskal Herriko hiriburu eta herrietako ur-hornidura bermatuta dago, baina Nafarroa hegoaldeko urtegiak maila kezkagarrian daude apirileko azken astean. 

Gasteiz eta Bilbo urez hornitzen dituzten Arabako Ullibarri eta  Urrunaga urtegi arabarrak eta Ordunte (Burgos), % 75, % 73 eta % 87an daude beteta, hurrenez hurren, Ebroko Ur Konfederazioaren datuen arabera. Donostia urez hornitzen duen Añarbe, bere aldetik, % 82an dago beteta. 

Urtegi arabarretan ur maila ez da askorik jaitsi duela hilabeteko mailatik -bi hektometro Ullibarrin eta bat Urrunagan-, apirila lehorra egin duen arren. 

Azken hiru hilabeteko lehortearen ondorioz, data hauetan azken hamar urteetan batez beste neurtu diren mailatik (% 85) behera dauden arren, eta duela urtebete % 88ra zegoela kontuan hartu behar bada ere, ur hornidura bermatua dago. 

Gizpuakoan Añarbekoa da, 37,2 hektometroko edukierarekin, urtegirik handiena, Donostia eta inguruko herriak hornitzen ditu. Gaur egun 30,7 hektometro ur daude bertan gordeta, edukieraren % 82,4, beraz. Azken hilabetean igo ere egin da maila, egin duen euri apurragatik. 

Hegoaldera okerrago

Nafarroan, hegoaldera egin ahala, okerrera egiten du egoerak. Nafarroako ipar partean eta erdialdean, urtegien maila azken urteetako batez besteko maila paretsu edo are hobexeagoan ere aurkitzen dira. Urdalur % 83an dago betea, iruindarrak urez hornitzen dituen Eugi % 90ean eta Irabia % 78an. 

Itoiz ordea % 69ra dago, azken hamarkadako batez besteko % 78,7ko mailatik ia hamar puntu behera.

Egoera bereziki kezkagarria da Esa eta Allotzen. Esako urtegiak 447 hektometro kubikoko edukiera izanik, 250 ditu beteta, % 56, beraz. 2022ko aste honetako maila eta azken hamarkadako batez bestekoa % 84koa da. 

Allotz, berriz, % 48ra dago. 66 hektometro kubikoko edukiera du Allotzek eta Lizarra aldean lurrak ureztatzerako eta argindarra lortzeko erabiltzen da bertako ura. Urtegi horretan azken hamarkadan % 79ko maila izan da aste honetan batez beste; iaz, urte sasoi honetan % 88 zuen beteta. 

Embalse de Yesa, el sábado 29. Foto; Marivi Glez. de Audicana Velar

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Klima-aldaketa Bilbo Donostia Iruñea Esako urtegia Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Lizarra Ura Nekazaritza Lehortea Gorbeialdeko kuadrillako azken ordukoa