Gizartea -
Eguraldia
Osasunazaleak zeruari begira, Kopako finalean euria egingo ote duen
Nafarroan azkenaldian horren beharrezkoak diren prezipitazioak partiduaren orduan irits litezke, eta ekaitzak jo lezake.
agentziak | eitb media
Euria, azkenaldian leku batzuetan hain beharrezkoa dena, larunbat arratsalde-gauean irits liteke Nafarroara, Kopako finalaren orduan hain zuzen ere, eta osasunazaleak zeruari begira daude, askok kalean ikusiko dutelako partida, pantaila erraldoietan. Besteak beste, ETB1en, Euskadi Irratian eta Radio Euskadin jarraitu ahal izango da.
Milaka futbolzale Sevillara joan dira taldea animatzera, eta bertan 30 ºC-tik gora dituzte. Foru Erkidegoan, berriz, euria egiteaz gain, ekaitzak jo lezake.
Espainiako Meteorologia Agentziak (Aemet) alerta horia ezarri du Pirinioetan, 19:00etatik 00:00etara, ekaitz gogorra izan litekeelako, eta baita harria bota ere.
Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena eitb.eus-en, eta bidali zure argazkiak eta bideoak.