Gizartea -

Ekimena

Minbiziaren Aurka Araban elkartea kalera aterako da, ikerketarako dirua biltzeko asmoz

Hain zuzen ere, Gasteizko kaleetan izango dira ostegun, ostiral eta larunbat honetan, dirua biltzeko, eta gogorarazteko ikerketaren bidez bakarrik hobetu daitezkeela diagnostikoa eta tratamenduak.

Minbiziaren Aurka Araban elkartea. Argazkia: Twitter
Minbiziaren Aurka Araban elkartea
Minbiziaren Aurka Araban elkartea. Argazkia: Twitter

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Minbiziaren Aurka Araban elkartea kalera aterako da dirua biltzeko, "ikerketarekin bakarrik gainditu daitekeelako minbiziaren biziraupenaren % 70".

Elkarte horrek adierazi du % 70eko biziraupena lortu nahi dutela 2030erako. Helburu horri eutsita, Gasteizko kaleetara irtengo dira ostegun, ostiral eta larunbat honetan, dirua biltzeko, eta gogorarazteko ikerketaren bidez bakarrik hobetu daitezkeela diagnostikoa eta tratamenduak.

Euskal Autonomia Erkidegoan, 15.000 minbizi kasu berri detektatu zituzten 2022an, eta horietatik 2.183 Araban. Gaur egun, ikerketari esker, gizonen biziraupen tasa % 55,3koa da eta emakumeena % 61,7koa. Helburua, baina, % 70etik gorakoa izatea da.

Hartara, Miren Bilbao Minbiziaren Aurka Araban elkarteko presidenteak diru bilketan parte hartzeko deia egin du: "Ahal duzuen neurrian parte hartzera animatzen zaituztegu, zuen eskuzabaltasunari esker gure ikertzaileei laguntzen jarraitzen dugulako diagnostikoak aurreratzeko eta tratamendu berritzaileak lortzeko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Minbizia albisteak Gaixotasunak argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak