Gizartea -

Bainu denboraldia

Uraren kalitate “bikaina” Euskadiko hondartza gehienetan, bainu denboraldiaren hasieran

Soilik hiru hondartzak jaso dute “bikaina” ez den kalifikazioa: bik “ona” jazo dute eta besteak “eskasa”. Uraren kalitatea astero aztertuko dute, horren bilakaera ikusteko.

Bainu-denboraldia ekainaren 1ean hasi da. Argazkia: EFE
Bainu-denboraldia ekainaren 1ean hasi da. Argazkia: EFE
Bainu-denboraldia ekainaren 1ean hasi da. Argazkia: EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadiko bainu-denboraldi ofiziala gaur, ekainak 1, hasi da, hondartza gehienetan ur-kalitate "bikaina" zutela. Zaintza hori Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak egiten du.

Euskadin guztira 44 bainu-eremu daude: 38 kostaldean, bost Uribarri Ganboako urtegian eta bat Usakon. Horietatik 41ek ur-kalitate "bikaina" dutela adierazi dute, bik "ona" eta batek "eskasa". Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren arabera, uraren kalitatea "ona" da Bizkaiko Abiña eta Ea hondartzetan, eta "eskasa" Arantzazukoan (Oñati); azken horretan, bainu-denboraldia oraindik ez da hasi.

Baldintza meteorologikoek uraren kalitatea alda dezakete; beraz, bainu-denboraldian zehar, astero hartuko ditu laginak Osasun Sailak, aldaketak aztertzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Araba Ibaia albisteak Hondartzak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Ura Uda