Gizartea -

DONOSTIA

Bandera berdea jarri dute Kontxan eta Ondarretan, egoera berrezarri ondoren

Eneko Goia Donostiako alkateak goizean azaldu duenez, uraren kalitatearen kontrolari buruzko azken azterketek "emaitza onak eman dituzte", eta dagoeneko bainua baimendu dute bi hondartzetan.

Bandera berdea Kontxan. Argazkia: Donostiako Udala
Bandera berdea Kontxan. Argazkia: Donostiako Udala
Bandera berdea Kontxan. Argazkia: Donostiako Udala

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Kontxa eta Ondarreta hondartzetan, bandera berdea jarri dute jada, astelehenean Donostiako badian hondoratu zen yatean izandako hidrokarburo isuriak eragindako egoerak bere onera egin ondoren, Donostiako Udalak zabaldutakoaren arabera.

Eneko Goia Donostiako alkateak goizean azaldu duenez, uraren kalitatearen kontrolari buruzko azken azterketek "emaitza onak eman dituzte", eta dagoeneko bandera berdea jarri dute Ondarretan eta Kontxan.

Goiak adierazi du oraindik ez dakitela zergatik hondoratu zen ontzia, baina Hondarribiko portura eraman dute jada, konpontzera. Makinen ganberako txopan zegoen konpartimentu batetik sartu zen ura.

Horrek, ez zuen eraginik izan bainatzeko gunean, baina inguruan usain handia zegoenez, ez zen bainatzea komeni. Horrenbestez, bandera gorria jarri zuten Kontxako hondartzan, eta horia Ondarretako hondartzan.

Egoera kontrolpean dagoenez, bandera berdea jarri dute astearte honetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Herriak eta Hiriak Gipuzkoa Turismoa Euskadi Euskal Autonomia Erkidegoa Hondartzak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Ondarreta hondartza Kontxako hondartza Euskal Herriko kutsadura gaur