Gizartea -

Sanferminak 2012

Azken entzierroa azkarra eta bizia izan da

Torrehandillako zezenek gazte asko harrapatu dituzte, baina ez da inor adarkadaz zauritu. Sanferminetako azken entzierroan, zezen bat aurreratu da eta hainbat lagun eraman ditu aurretik.

Torrehandillako zezenak. EFE
Torrehandillako zezenak. EFE
Sanferminetako zortzigarren eta azken entzierroa

02:21

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Torrehandilla ganadutegiko zezenek entzierro azkarra egin dute eta gazte asko erori dira, izan ere, lehen zezen batek hainbat korrikalari harrapatu ditu, baina ez da inor adarkadaz zauritu.

Sanferminetako azken entzierroa, oro har aurtengo jaietako besteak bezalaxe, oso bizia izan da. Zezen batek oso azkar eraman ditu beste guztiak eta bi minutu eta erdi eskasetan zezen plazara iritsi dira.

Lehen aldiz egon dira Iruñean Torrehandilla ganadutegiko zezenak. Protagonista zezen gorri bat izan da. Udaletxe Plazan aurrea hartu du eta hainbat lagun eraman ditu aurretik ibilbide guztian zehar.

Hala ere, une arriskutsuena zezen plazan sartu den azken zezenak eragin du, izan ere, gazte batek zuhurtziarik gabe jokatu du eta zezenak harrapatu egin du.

Zaurituen balantzearen arabera, lau korrikalari eraman dituzte ospitalera. Bi buruko kolpeengatik (bat zezen plazako sarreran eta bestea Mercaderesen), beste bat ezkerreko besoan hartutako kolpeagatik eta azkena, eskuineko hankan hartutako kolpe batengatik.

Ospitalera eraman dituzten lau lagunak ondoko hauek dira: Javier Velasco, 45 urteko Errioxako laguna. Bigarrenez artatu dute aurtengo sanferminetan, asteartean, orkatila bihurritu baitzuen.

Bestetik, J. O., 28 urteko Irlandako gazte bat, buruko kolpe batengatik; Carcastilloko 25 urteko gazte bat, A.G.A; eta azkenik, Errioxako Villamedia herriko 19 urteko gazte bat, M.V.M.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea