Gizartea -

karabela portugesak

Donostiako hondartzetan ez da karabela portuges gehiagorik azaldu eta bandera berdea ezarri dute

Guztira, 40 ale baino gehiago bildu dira Kontxako badian zehar, eta, hori dela eta, Udalak hiriko hareatza guztietan bandera horia ezartzea erabaki dutela adierazi du. Goizean zehar ikuskapenek jarraituko dute.

Ondarretan agertu ziren asteburuan karabela portugesaren lehen aleak. EITBren artxiboko irudiak
Ondarretan agertu ziren asteburuan karabela portugesaren lehen aleak.
Hainbat karabela portuges jaso dituzte Zierbenako Arena hondartzan

0:24

ANE SANTESTEBAN | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bainua baimendu dute gaur eguerdian Donostiako hondartzetan ez baita karabela portuges gehiagorik agertu eta bandera berdea ezarri dute.

Goizean 40 ale inguru hilda agertu dira Kontxako badian zehar; 20 Kontxan, 15 Ondarretan eta beste 6 Badiako uretan. Gogoan izan hilda egonda ere haien gorpuzkiek zauriak eragin ditzaketela.

Zure interesekoa izan liteke: Arriskutsuagoa al da karabela portugesa?

Gaurko eguraldia ez da uda sasoi betekoa izan, baina biharko, bero handia espero da eta milaka pertsonak egingo dute hondartzara joateko plana. Ikusteko dago karabelek bainua hartzeko aukera emango ote dien bainulariei.

Atzo arratsaldean, asteazkena, beste ziztada bat izan zen Zurriolako hondartzan, eta joan den igandean marmokak agertu zirenetik, bost hondartzatan antzeman dira aleak: Getarian, Zarautzen, Hondarribian, Ondarretan eta Zurriolan. Atzo, bandera horia jantzi zuten Malkorben eta Zarautzen, hareatzatik gertu hainbat ale aurkitu zituztelako.

Gipuzkoan nagusitu badira ere, Physalia physalis espezieko ale batzuk Bizkaiko hondartzetara iritsi dira. Atzo, esaterako, Zierbenako Arena hondartzan.

Baziren bost urte karabela porsugesak euskal kostaldera hurbiltzen ez zirela, baina joan den asteburutik aurrera Gipuzkoako eta Bizkaiko hondartzetan zehar zabaldu da haien presentzia, korronteek eta ipar-mendebaldeko haizeak eramanda.

Egunotan hainbat pertsonak jasan dute "medusa faltsu" delakoaren ziztada, batez ere Gipuzkoako hondartzetan, hala nola Zarautzen, Kontxan, Ondarretan edo Getarian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Hondartzak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Ondarreta hondartza Kontxako hondartza Animaliak Kantauri itsasoa albisteak