Gizartea -

EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA

Gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen adin txikiko bati sexu-erasoa egitea egotzita

Andre Maria Zuriaren jaietan salatu den bigarren sexu-erasoa da. Gasteizko Udaleko Segurtasun zinegotziak jakinarazi duenez, "herritarren elkarlanari esker" atxilotu dute ustezko erasotzailea.

Andre Maria Zuriaren jaiak, Gasteizen, joan den ostiralean.
Andre Maria Zuriaren jaiak, Gasteizen, joan den ostiralean.
Andre Maria Zuriaren jaiak, Gasteizen, joan den ostiralean.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen adin txikiko neska bati sexu-erasoa egitea leporatuta. Joan den ostiralean Andre Maria Zuriaren jaiak hasi zirenetik salatutako bigarren eraso sexista da.

Radio Vitorian egindako elkarrizketan, Iñaki Gurtubai Gasteizko Udaleko Segurtasun zinegotziak baieztatu du bigarren eraso hau ere joan den larunbatean izan zela. Erantsi duenez, biktima adin txikikoa da eta horregatik gertatutakoari buruzko informazio gehiago ez dute zabaldu. Ustezko erasotzailea "herritarren elkarlanari esker" atxilotu zutela jakinarazi du.

Larunbatean, baita ere, 49 urteko gizonezko bat atxilotu zuten, Arabako hiriburuko festetan emakume bati sexu-erasoa egitea egotzita. Epailearen aurrean deklaratu ostean, karguekin aske utzi zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala Andre Maria Zuriaren Jaiak Indarkeria matxista Gizartea Sexu-abusuen biktimak gaur Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Matxismoa gaur Sexu erasoak gaur