Gizartea -

Indarkeria matxista

Tuteran sexu-erasoa egotzita atxilotutakoak epaile aurrera eraman dituzte

Bost gizonak igandean atxilotu zituzten, emakume bati taldean eraso egitea egotzita.

Tuterako epaitegia. Argazkia: EFE
Tuterako epaitegia. Argazkia: EFE
Tuterako epaitegia. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Igandean Tuteran sexu-erasoa egotzita atxilotutako bost gizonak gaur, asteartearekin, eraman dituzte epaile aurrera.

Gertakariak larunbatetik iganderako gauean gertatu ziren, eta atxiloketak igandean zehar egin zituzten. Udaltzaingoak Foruzaingoarekin batera egin du ikerketa.

Foruzaingoko iturriek salaketa eta atxiloketak baieztatu dizkiote EFE agentziari. Bost gizonak astelehenean epailearen esku uztea zen asmoa, baina azkenean asteartean izango da.

Tuterako alkateak "erabat" gaitzetsi du erasoa

Alejandro Toquero Tuterako alkateak "erabat" gaitzetsi ditu gertakariak sare sozialetan zabaldutako mezu batean.

"Emakumeak ukiezinak dira, kontrakoa adierazten ez badute. Argi gera dadila nire jarrera. Erabat gaitzesten dut asteburu honetan Tuteran izandako sexu-erasoa, eta biktimari nire babes osoa helarazten diot, pertsona eta alkate gisa", adierazi du.

Era berean, gaur eguerdian udaletxe atarian egingo den elkarretaratzean parte hartzeko deia egin du, "argi eta garbi esateko Tuteran horrelako basakeriak arbuiatzen ditugula, biktimen intimitatea errespetatzen dugula eta babesten ditugula".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista gaur Gaurko albisteak Nafarroan Tutera Gizartea Emakumeen kontrako tratu txarren salaketak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Matxismoa Nafarroako Foruzaingoa Sexu erasoak