Gizartea -
Indarkeria matxista
Epaileak aske utzi ditu Tuteran sexu-erasoa egotzita atxilotutako bost gizonak
Tuterako guardiako epaileak behin-behineko askatasuna ezarri die joan den asteburuan emakume baten sexu-askatasunaren aurkako delituak egotzita atxilotutako bost gizonei.
EITB Media
Tuteran sexu-erasoagatik atxilotutako bost gizonak behin-behinean aske geratu dira, Nafarroako guardiako epaileak agindu duenez. Horietako bati, biktimaren bikotekideari, genero-indarkeriako delitu bat egotzi dio, eta beste bati sexu-eraso delitu bat.
Emakumeak hiru atxilotu errugabetu ditu, bai Poliziaren aurrean bai lehen auzialdiko eta instrukzioko epaitegian.
Gertakariak larunbatetik iganderako gauean gertatu ziren, eta atxiloketak igandean izan ziren, Udaltzaingoak ikerketa Foruzaingoarekin partekatu zuenean.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea