Gizartea -
IZENBURU NAGUSIAK
Albiste izango dira: Zornotzako gertakizuna, euskal zinema Oscarretara begira eta euskara Europan
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
EITB MEDIA
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, irailak 20, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Zornotzako gertakizuna: Gizonezko bat atxilotu dute Zornotzan, iazko irailean herri horretan bertan desagertu zen bizilagun baten kasuarekin lotuta. Ogenabekoa kaleko etxebizitza bat miatu dute egun osoan zehar agenteek. Kasua sekretupean dago.
- Euskal zinema Oscarretara begira: 20.000 especies de abejas Estibaliz Urresolaren film saritua eta Cerrar los ojos Victor Ericek Cannesko zinema jaialdian aurkeztu zuen lana dira Espainiako Zinema Akademiak Oscarretara aurkeztuko duen filma izateko hiru hautagaietako bi. Gaur jakinaraziko du zein pelikulak ordezkatuko duen Espainia 2024ko Oscar Sarietan.
- Euskara Europan: Europar Batasuneko estatuek euskararen, katalanaren eta galegoaren ofizialtasunari buruzko erabakia atzeratzea adostu eta gero, orain Espainiako Gobernuari dagokio prozedurarekin aurrera egitea, bere esku baitago EBko txandakako presidentetza. Atzo, Gai Orokorren Kontseiluan gaia eztabaidatu zuten estatu kideek txosten ekonomikoak eta juridikoak eskatu zituzten, eta horiek bideratu beharko ditu Espainiak.