Gizartea -

Osasun Saila

Osasun mentalaren estrategia berriak buruko gaixotasunen arreta eta prebentzioa hobetzea bilatuko du

Esparru nagusien artean daude elikadura arazoak, haur eta gazteen osasun mentala eta patologia duala, horiek guztiek duten eragina eta larrialdia dela eta.

Emakume bat, aurpegia eskuekin estaltzen. Argazkia: pexels.com
Emakume bat, aurpegia eskuekin estaltzen
Emakume bat, aurpegia eskuekin estaltzen. Argazkia: pexels.com

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osasun sailburu Gotzone Sagarduik Osasun Mentalaren 2023-2028ko Estrategia ezagutarazi du Gobernu Kontseiluan gaur, asteartearekin. Buruko gaitzen arreta eta prebentzioa hobetzea bilatuko du estrategia horrek, bai eta Euskadin osasun mentalari "bultzada ematea" ere.

Hain zuzen ere, asmo du herritarren osasun mentalean laguntzea, buruko gaixotasunak dituzten pertsonen arreta osoa sustatzea, haien senitartekoei laguntza ematea eta arreta eredu bateratu baten alde egitea.

Sagarduik jakitera eman duenez, estrategiak gizarte inklusibo, solidario eta adeitsu bat du jomugan, zeinetan buruko gaixotasunak dituzten pertsonek beren bizitza proiektuetan "mugarik" ez duten.

"Horretarako, hainbat puntu zehaztu ditu estrategia honek: giza eskubideen, generoaren eta aniztasunaren perspektibak barne hartzen ditu; arreta komunitarioaren eredua indartzen du; osasun mentalarekin lotutako programetan gaixo daudenen eta haien familien parte hartzea bermatzen du; gaitz horien prebentzioan apustu handia egiten du, eta haurtzarotik zahartzarora osasun mentalaren sustapena babesten du, gizarte politiketan, hezkuntzan, lan esparruan zein arlo kulturalean.

Lehentasunak

Osasun Mentalaren Estrategiaren ildo nagusien artean daude elikadura arazoak, haur eta gazteen osasun mentala eta patologia duala, horiek guztiek duten eragina eta larrialdia dela eta.

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Gazteak Ongizatea eta osasuna