Gizartea -
Rubiales auzia
Auzitegi Nazionalak deklaratzera deitu du Jenni Hermoso azaroaren 28rako
Ustezko sexu eraso eta derrigortze delituengatik Rubiales ikertzen ari den epaileak deitu du deklaratzerak.
EITB MEDIA
Jenni Hermoso futbolariari emandako musuagatik Luis Rubiales Espainiako Futbol Federazioko presidente ohia ikertzen ari da Auzitegi Nazionala. Hermosok salaketa jarri zuenetik hamaika deklarazio hartu ditu epaileak, eta datorren azaroaren 28an futbolariak berak deklaratu beharko du, berriro. 12:30ean egingo du, epailearen aurrean, Auzitegi Nazionalak berri eman duenez.
Rubialesek adierazi zuen "maitasun keinu bat" izan zela musua, eta modu "naturalean" eman ziola, "milioika begiraden pean", eta Hemosoren "onespenarekin". Futbol jokalariaren abokatuak egindako galderei erantzunez, zehaztu zuen "ohiz kanpoko ospakizun" bat zela, eta futbolariari galdetu ziola musu eman ahal zion ala ez.
Aitzitik, Hermosok deklaratu zuen ez ziola musu emateko baimenik eman, eta Rubialesek ez zuela pertsona eta futbolista gisa errespetatu. "Nik bilatu ez nuen zerbait egin behar izan nuen", aitortu zuen.