Gizartea -

Beroaldiaren ostean

Tenperaturak jaisten hasiko dira larunbatean, Euskadin

Ostiralean, 2003tik lortzen ez ziren tenperaturetara heldu dira Euskadiko hainbat puntutan. Eguraldia gaur hasiko da epeltzen. Jaurlaritzak abisu laranja amitutzat eman du dagoeneko.

Eguraldi ona nagusi, EAEn. EFE
Sargoria eta uda giroa nagusi

08:57

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Beraoldiaren ostean, larunbatean tenperaturak jaisten hasiko dira, batez ere kostaldean nabarituko da beherakada. Bertan ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da eta hodeiak agertuko dira, ondorioz tenperatura maximoak 30 ºC-tik behera geratuko dira. Barnealdean aldiz, hodeiak eta ipar-mendebaldeko haizea beranduago iritsiko dira, hortaz, litekeena da balio beroenak 35 ºC-ra iristea.

Elorriok eta Laudiok bero markak  hautsi dituzte, 45 ºC inguruan

Elorriok (Bizkaia) eta Laudiok (Araba) bero markak hautsi dituzte, 45 ºC-ra iritsiz, ostiralean, Euskalmeten arabera. Elorrion 44,8 gradura heldu dira, eta Laudion hamarren gutxi batzuk beherago egon dira.

Euskalmetetik azaldu dutenez, 2003tik lortzen ez ziren datuetara heldu dira. Bat eta bi gradutan igo dira Bizkaiko barnealdean eta Araban.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea