Gizartea -

Titular nagusiak

Albiste izango dira: Alexandru Ionitaren epaiketa, patineteak garraioan eta Itsaso Gorriko gatazka

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

Alexandru Ionita bortizki jipoitu zutenen kontrako epaiketa hasiko da gaur
Alexandru Ionita bortizki jipoitu zutenen kontrako epaiketa hasiko da gaur
Alexandru Ionita bortizki jipoitu zutenen kontrako epaiketa hasiko da gaur

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko urtarrilak 15, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Alexandru Ionitaren erasotzaileen kontrako epaiketa: Alexandru Ionita 23 urteko Zornotzako gaztea jipoitu eta egoera begetatiboan uzteagatik atxilotutako zazpi gazteak akusatuen aulkian eseriko dira gaurtik aurrera. Fiskaltzak 14 urte eta 8 hilabeteko kartzela-zigorra eskatu du akusatu bakoitzarentzat, hilketa saiakera leporatuta.

- Patinete elektrikoak garraio publikoan: Metro Bilbaok eta Euskotrenek patinete eta monoziklo elektrikoen sarrera debekatuko dute astelehen honetatik, urtarrilaren 15etik, aurrera, segurtasun arrazoiengatik. Neurriak ez die eragingo mugikortasun urriko pertsonen ibilgailuei, ezta bizikleta elektrikoei ere. Horiek, orain arte bezala, Metro Bilbaoren eta Euskotrenen instalazioetan sartzen jarraitu ahal izango dute.

- Itsaso Gorriko gatazka: Ameriketako Estatu Batuek eta Erresuma Batuak gidatutako nazioarteko erasoak agerian utzi ditu mendebaldearen eta mundu musulmanaren artean dauden tentsioak; izan ere, musulmanek kezka handiz ikusi dituzte erasoak, eta kasu batzuetan, horien aurka agertu dira. Horrek guztiak inflazioan eragina izan dezakeela uste du Niko Cuenca ekonomialariak. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zornotza Ameriketako Estatu Batuak argazkiak Erresuma Batua argazkiak Epaiketak albisteak Metro Bilbao gertakaria Gizartea bideoak Eguneko albisteak Albisteak Israel albisteak Euskotren albisteak Erailketak albisteak Garraio publikoa Patinete elektrikoak Ekialde Hurbileko albisteak