Gizartea -
Titular nagusiak
Albiste izango dira: 2024-2025eko aurrematrikula, erasoa Tolosaldean eta laborariak Paris blokeatu nahian
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
EITB MEDIA
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko urtarrilak 29, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- 2024-2025eko aurrematrikula: Hezkuntza sailburu Jokin Bildarratzek eta Begoña Pedrosa sailburuordeak datorren ikasturteko (2024-2025) aurrematrikulazio kanpaina aurkeztuko dute gaur Barakaldoko Gurutzeta Haur eta Lehen Hezkuntza zentroan.
- Erasoa Tolosaldean: Ertzaintzak gizon bat atxilotu du, urtarrilean bi emakumek salaketa jarri ostean Tolosaldeko udalerri bateko osteopatia saio batean ukituak eta sexu-askatasunaren aurkako delituak jasan izana egotzita.
- Laborariak Paris blokeatu nahian: 15.000 polizia eta gendarme izango dira Parisko sarrerak zaintzen, laborariek hiria blokea ez dezaten. Izan ere, gaurko protestek helburu dute Frantziako hiriburua inkomunikatuta uztea, 13:00etik aurrera.