Gizartea -

Titular nagusiak

Albiste izango dira: Emakumeen Nazioarteko Eguna, bilera baserritarrekin eta Nafarroako Parlamentuko protesta

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Martxoaren 8ko iazko manifestazioa, Donostian. Artxiboko argazkia: EFE
Martxoaren 8ko iazko manifestazioa, Donostian
Martxoaren 8ko iazko manifestazioa, Donostian. Artxiboko argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko martxoaren 8an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Emakumeen Nazioarteko Eguna: Martxoaren 8arekin bat eginez, zaintza sistema publiko, komunitario eta duina aldarrikatuko du, beste behin, Euskal Herriko Mugimendu Feministak. Halaber, Emakunderen aurtengo kanpainak "Zuetaz harro" leloa darama, adineko emakumeek berdintasunari eta, zehazki, emakume gazteenen ahalduntzeari egiten dioten ekarpena aitortzeko.

- Bilera baserritarrekin: Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak bilera egingo du Bizkaiko eta Gipuzkoako EHNE eta ENBA sindikatuekin eta Arabako UAGArekin, Derion, 11:30ean.

- Nafarroako Parlamentuko protesta: Foruzaingoak 12 pertsona identifikatu ditu Nafarroako Parlamentura indarrez sartzen saiatzeagatik. Foru Parlamentuaren egoitzara indarrez sartzeko dozenaka nekazarik egindako saiakerak zeresana ematen jarraituko du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak gaur Nafarroa Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa azken ordukoa Emakunde Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Parlamentuko albisteak Matxismoa Feminismoa gaur Emakumeen Eguna Nekazaritzaren egungo albisteak Lan gatazkak Abeltzaintza