Gizartea -
Larrialdi Zerbitzuen arabera
Gehiegizko abiadurak eragin zuen Tuterako istripua
22 urteko gazte bat, eta 13, 12 eta 10 urteko hiru haur hil ziren auto-istripuan.
Erredakzioa
Eradio Ezpeleta Larrialdietako Nafarroako Agentziako zuzendariak esan duenez, gehiegizko abiadurak eragin zuen lehengo astean izandako istripua Tuteran. Hiru haur eta gazte bat hil ziren.
Ibilgailuan zihoazen pertsonak "buruz behera erori ziren, ateak zanpatuta gelditu eta ezin izan zituzten ireki", azaldu du. "Baldintza askok eragin zuten istripu hori", gaineratu du.
Gidatzen zihoan gaztea eta harekin zihoazen hiru haurrak hil egin ziren ibilgailua Molinar ubidera erorita, Paseo del Cristo errepidean.
Istripu honek Tuterako herria hunkitu zuen, eta hiru dolu-egun ezarri, eta banderak haga erdian jarri zituzten.