Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Gizon batek bikotekide ohia hil du tiroka Malagan

Hilketa kalean gertatu omen da, baina Guardia Zibilak ikerketa abiatu du. Espainiako Estatuan aurten izan den seigarren hilketa matxista da.

Hilketa gertatu den tokia. Argazkia: EFE
Hilketa gertatu den tokia
Hilketa gertatu den tokia. Argazkia: EFE

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon batek emazte ohia hil du tiroka Pizarran (Malaga), bien alabaren aurrean, eta ondoren bere buruaz beste egin du, polizia-iturriek jakitera eman dutenez.

Indarkeria matxista gisa ikertzen ari diren hilketa 01:00ean gertatu da, emakumea eta 16 eta 23 urteko seme-alabak bizi ziren kalean bertan, herrigunean. 

Alorako (Malaga) Udalak minutu bateko isilunea egin du eguerdian hilketa gaitzesteko, eta hiru eguneko dolua egingo du, bertakoa baitzen biktima.

Minutu bateko isilunea, Aloran

Minutu bateko isilunea, Aloran

Pizarrako Udalak, bestalde, hiru eguneko dolua egingo du, datozen egunetarako aurreikusita zeuzkan ekitaldi guztiak bertan behera utzi ditu, eta minutu bateko isilunea deitu du biharko.

Espainiako Estatuan aurten izan den seigarren hilketa matxista da Malagako hau. Guztira 1.246 emakume hil dituzte 2003tik, lehenengo datu ofizialak daudenetik.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Andaluzia Indarkeria matxista Espainia Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa