Gizartea -
Indarkeria matxista
Gizon batek 25 urteko bikotekide ohia hil du Coruñan
Bikoteak seme txiki bat du, baina ez zegoen etxean, eta orain senideen ardurapean dago. Antza denez, emakumea ez zegoen Barne Ministerioko VioGen sisteman.
Agentziak | EITB Media
Gizon batek 25 urteko bikotekide ohia hil du arma zuri batekin Palmeiran, Coruñako Ribeira udalerrian, eta, ondoren, bere buruaz beste egiten saiatu da, kasuaren berri izan duten iturrien arabera. Krimen matxista gisa ikertzen ari dira.
Larrialdi zerbitzuek jakinarazi dutenez, gaur 17:30ak aldera partikular batek deitu du abisua emateko. Larrialdi zerbitzuak etxera sartu direnean, emakume bat hilda aurkitu dute barruan. Bestalde, gizona egoera kritikoan dago bere buruaz beste egiten saiatu ostean, eta ospitalera eraman dute.
Bikoteak 25 urte inguru ditu, eta seme txiki bat du, etxean ez zegoena eta senideen ardurapean dagoena.
Dirudienez, biktima ez zegoen Barne Ministerioaren genero-indarkeriako kasuetarako jarraipen integraleko sisteman (VioGen).
Baieztatuko balitz, Galizian 2024an indarkeria matxistak hil duen lehenbiziko emakumea izango litzateke.
Gizon batek bere bi alaba adingabeak hil zituen astelehenean, Almerian.