Gizartea -

EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA

11 urteko espetxe-zigorra ezarri diote gizon bati bikotekideari tratu txarrak eman eta sexu-erasoa egiteagatik

Aurrez ere, biktima berari tratu txarrak emateagatik zigortuta zegoen akusatuta. Emakumearen Aurkako Indarkeriaren arloko Bilboko epaile batek zigortu zuen 2022an.

Bilboko Justizia Auzitegia, artxiboko irudi batean.
Bilboko Justizia Auzitegia, artxiboko irudi batean.
Bilboko Justizia Auzitegia, artxiboko irudi batean.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Lurralde Auzitegiak 11 urteko espetxe-zigorra ezarri dio 32 urteko gizonezko bati, bikotekidearekiko zuen urruntze-agindua urratu, hari tratu txarrak eman eta sexu-erasoa egiteagatik.

Gaur kaleratutako epaia ez da irmoa, eta akusatuak aukera du EAEko Justitizia Auzitegi Nagusia helegitea jartzeko. 2022ko ekainean ere, emakume berari tratu txarrak emateagatik zigortu  zuten; urruntze-agindua ezarri zioten.

Auzitegiak frogatutzat jo du auzipetuak behin eta berriz urratu zuela "ekainetik bertatik urruntzeko eta komunikatzeko agindua". Halaber, epaiak dio urte horretan bertan, irailean, sexu-erasoa egin ziola biktimari. 

Espetxe-zigorraz gain, Auzitegiak bost urteko zaintzapeko askatasuna ezarri dio gizonezkoari, espetxetik ateratzen denerako; zaintzapeko askatasun horretan, sexu-hezkuntzako programetan parte hartu beharko du, eta biktimarekin komunikatzeko eta harengana hurbiltzeko debekua ere izango du.

Auzipetuak 20.000 euroko kalte-ordaina eman beharko dio neskari, erantzukizun zibilagatik.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Indarkeria matxista Bizkaia Epaiketak albisteak Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Sexu erasoak