Gizartea -

Titular nagusiak

Albiste izango dira: Hilketa Getxon, Zelenski - Sanchez eta erasoak Rafahn

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Getxoko udaltzainak hilketaren tokian. Argazkia: EFE
Getxoko udaltzainak hilketaren tokian
Getxoko udaltzainak hilketaren tokian. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko maiatzaren 27an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Hilketa Getxon: Felipe 23 urteko gaztea hil zuten larunbat gauean Getxon, labankatuta, eta bost adin txikiko (hiru mutil eta bi neska) atxilotu dituzte hilketarekin lotura dutelakoan. Gainera, odol arrastoak zituzten bi labana aurkitu zituzten Algortako metroko geltokian bertan dagoen zaborrontzi batean. Bien bitartean, Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko. 

- Zelenski - Sanchez: Ukrainako presidente Volodimir Zelenskik Pedro Sanchez gobernuburu espainiarrarekin bilera egingo du gaur Madrilen, besteak beste, Espainiako Gobernuarekin segurtasun akordioa sinatzeko. Maiatzaren 17rako zeukan aurreikusita bidaia, baina atzeratu egin zuen Errusiak Kharkiven aurkako erasoak areagotu zituelako. 

- Erasoak Rafahn: Israelgo Armadak gutxienez 50 gazatar hil ditu bart Tal al Sultango, Rafahko ipar-ekialdean, errefuxiatu kanpaleku baten kontra egindako bonbardaketa batean. Kanpalekua beteta zegoen eta ez dute aurrez husteko agindurik eman. Hori horrela, hildako gehienak zibilak dira. Sare sozialen bidez zabaldutako irudietan ikus daitekeenez, bonbardaketek sute handia eragin dute, eta sutan zeuden kanpin dendak zeuden nonahi. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Getxo albisteak Gaurko albisteak Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Errusia albisteak Espainiako Gobernua Espainia argazkiak Pedro Sánchez albisteak Gazako bideoak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Albisteak Israel albisteak Zer gertatzen ari da gaur Palestinan? Erailketak albisteak Errusia-Ukraina gerra gaur Ukrainako presidentea Ekialde Hurbileko albisteak Netanyahu, Israelgo lehen ministroa