Gizartea -

ERASOA DONOSTIAN

Ertzainak erregistroan genero-aldaketa eskatu aurretik genero indarkeriaren zantzuak atzeman ditu Fiskaltzak

Indarkeria kasu horiek ertzainak erregistroan genero aldaketa eskatu aurretik gertatu zirela uste du Fiskaltzak, eta hortaz, auzia Genero Indarkeriaren Auzitegiaren esku uztea eskatuko lukete.

Juan Carpalsoro, GGipuzkoako fiskala. EITB Media
Juan Carpalsoro, GGipuzkoako fiskala
Gipuzkoako Fiskaltzak indarkeria matxistaren zantzuak atzeman ditu ertzainak generoa aldatu aurretik

1:32

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostian bikotekideari eraso egin zion ertzainaren kasuan, Fiskaltzak genero indarkeriaren zantzuak atzeman ditu. Indarkeria hori ertzainak erregistroan genero aldaketa eskatu aurretik gertatu zela uste du Fiskaltzak, eta hortaz, auzia Genero Indarkeriaren Auzitegiaren esku uztea eskatuko lukete. 

Juan Calparsoro Gipuzkoako fiskalak EITBri azaldutakoaren arabera, oraingoz ertzaintzako agente horri sexu-aldaketa onartu zion erregistroak. Ofizialki emakume bat denez, indarkeria domestikoa da inputatu diezaioketen delitu bakarra. 

Baina, Calparsorok gaineratu duenez, sexu-aldaketa eskatu aurretik genero indarkeriaren zantzuak frogatzen badira, indarkeria matxistagatik ikertzea posible izango da. Biktimaren deklarazioan, nahiz eta salaketarik ez jarri, indarkeria matxista izan zela ondorioztatu daiteke, Fiskaltzaren esanetan. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Indarkeria matxista Gizartea Eguneko albisteak Albisteak