Gizartea -

TITULAR NAGUSIAK

Albiste izango dira: Buruko Osasunaren Eguna, atzerritar biztanleriaren inkesta eta Literatura Nobela

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

10 nerabetik 4k buruko osasun arazoak izan dituzte. Argazkia: pexels
Emakume bat aurpegia estaltzen.
10 nerabetik 4k buruko osasun arazoak izan dituzte. Argazkia: pexels

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko urriaren 10ean, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Buruko Osasunaren Eguna: Buruko osasunaren mundu eguna da gaurkoa, buruko nahasmenduek gure bizimoduan zein gizartean duten eraginaz kontzientzia pizteko eguna, hain justu, eta eitb.eus-ek azpimarra jarri du mota honetako arazo edo gaixotasunak nerabezaroan tratatzearen garrantzian; izan ere, 10 nerabetik 4k osasun mentaleko arazoak izan dituzte edo dituzte. 

- Atzerritar jatorriko biztanleriaren inkesta: Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak eta Xabier Legarreta Migrazio eta Asilo zuzendariak Atzerritar Jatorriko Biztanleriaren Estatistikaren (EPOE) emaitzak jakinaraziko dituzte gaur. Inkesta lau urtean behin egiten dute, eta helburu nagusia da atzerritar jatorriko biztanleen bizi-baldintzak ezagutzea, aztertzea eta ebaluatzea. 

- Literatura Nobel saria: Suediako Akademiak 2024ko Literatura Nobel saridunaren izena jakinaraziko du gaur. Iaz Jon Fosse norvegiarrari eman zioten golardoa. Aurten hiru emakume dira faborito: Can Xue txinatarra, Alexis Wright australiarra eta Jamaica Kincaid antiguarra. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala albisteak Politika Zer gertatu da Bizkaian? Araba Alerta meteorologikoak Presoak bideoak ETA NBE albisteak Alderdi politikoak albisteak Eguraldia Gizartea bideoak Eguneko albisteak Gasteiz albisteak Albisteak Terrorismoaren Biktimak Senatua Espainia