Errusiak inolaz ere ez du nahi Ukraina NATOn sartzea, eta giro txarra baretzeko ahalegin diplomatikoak ugaritu dira azken orduetan. Gaur, Kievetik pasatu ostean, Berlinen egon da Blinken, AEBko Estatu idazkaria. Diplomazia eskaini du, baina erasoen aurrean erantzun azkarra hitzemanez.