Mundua -
AEBetan
15 urteko gazte bat atxilotu dute, hiru haur tiroz hiltzea egotzita
Ustez, bi pertsona heldu ere tiroz hil ditu. Bost hilotzak (gizonezko bat, emakumezko bat, bi neskato eta mutiko bat) larunbat gauean aurkitu zituzten South Valley hirian.
Erredakzioa
15 urteko gazte bat atxilotu dute AEBetan hiru haur eta bi pertsona heldu tiroz hiltzea leporatuta. Hilotzak tiroz josita aurkitu zituzten Nuevo Mexiko estatuan, Poliziaren arabera.
Bost hilotzak (gizonezko bat, emakumezko bat, bi neskato eta mutiko bat) larunbat gauean aurkitu zituzten South Valley hirian. Lekutik gertu, erasorako fusila eta zenbait arma aurkitu zituen Poliziak, KOB telebista katearen arabera.
Aaron Williamson Bernalillo konterriko aguazilak esan duenez, oraindik ez daude argi krimenaren arrazoiak, ezta gaztearen eta biktimen arteko harremana ere.
Gaztea alguazilaren bulegoan galdeketa egin ostean atxilotu zuten eta, ziurrenik, karguak asteartean leporatuko dizkiote.
Poliziak ez du oraindik susmagarriaren ezta biktimen identitateen berri eman.