Mundua -

Egipton

Port Saideko tragediagatik akusatutakoei heriotza zigorra ezarri diete

Gainera, gutxienez 26 lagun hil eta 250 zauritu dira zigor hauek jakinarazi ostean hasi diren liskarretan.

Istiluak Port Said futbol zelaian. EFE
Istiluak Port Said futbol zelaian.
Port Saideko tragediagatik akusatutakoei heriotza zigorra ezarri diete

1:45

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Egiptoko auzitegi batek heriotza zigorra ezarri die Port Said futbol zelaiko tragediagatik akusatuta dauden 21 laguni. 2012. urteko otsailean gertatu ziren istiluak eta 74 lagun hil eta milatik gora zauritu ziren.

Hosni Mubarak boteretik bota eta Armadak gidatutako trantsizio garaiaren testuinguruan gertatu zen tragedia, bi futbol taldeen jarraitzaileen arteko istiluetan, zehazki Kairoko Al Ahli taldearen eta Port Said hiriko Al Masri taldearen arteko norgehiagokan.

Hasiera batean bi taldeen arteko jarraitzaileen arteko istiluak zirela uste zen arren, oposizioko taldeek Indar Armatuen Batzorde Nagusiari egotzi zioten ezbeharra.

Tragedia gertatu eta hamar egunera, muturreko taldeek, Hosni Mubarak presidente ohiaren aldekoen elkarlanarekin, aldez aurretik prestaturiko ekintza izan zela ondorioztatu zuten ikertzaileek. Gainera, futbol zelaiko arduradunen laguntzarekin eta Poliziaren jarrera arduragabekeriarekin egoera areagotu zela adierazi zuten ikertzaileek.

Segurtasun bideoen irudiak berretsi ditu txostenak, eta bertan, Poliziak liskarrak ekiditeko ezer egiten ez duela frogatzen da. Gainera, zelaiko arduradunei irteerak ixtea egozten diete eta tragedia "estaltzeko" bozgorailuen bolumena igotzea eta argiak itzaltzea leportazen diete "Al Masry al Youm "egunkariak dionez.

Armadak tropak eraman ditu

Bestalde, Port Said espetxeko segurtasuna zaintzen duten bi polizia hil eta beste 26 lagun hil dira gutxienez, zigorra ezagutu eta kondenatuak izan direnen senitartekoak espetxera sartzen saiatu direnean sortu diren liskarretan. Gainera, 250 lagunetik gora zauritu dira eta Armadak tropak eraman ditu bertara.

Hildakoen artean Mohamed al Dadui Al Marrij tokiko futbol-taldeko futbolaria, eta Tamer al Fahla 1998.ean Egiptoko Koparen irabazlea daude, Mena albiste-agentziak jakitera eman duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak gaur Epaiketak argazkiak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Egipto Ekialde Hurbileko albisteak