Mundua -

Bi eguneko bozketa

Parte-hartzea % 8,24 jaitsi da Italiako hauteskundeen lehen egunean

Berlusconi botoa ematera zihoanean, hiru gazte zituen bere zain, biluzik, Femen feminista taldeko ustezko kideak, lehen ministro ohiaren kontra protesta egiteko.

Hautagaien artean, Silvio Berlusconi azkena izan da boza ematen. EITB.
Hautagaien artean, Silvio Berlusconi azkena izan da boza ematen. EITB.
Italiako hauteskundeetan parte-hartzea txikiagoa izaten ari da

1:02

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Italiako hauteskundeen inguruan kaleratutako azken datuek parte-hartzearen jaitsiera bat isladatu dute. Gauzak horrela, italiarrek bozkatzeko duten lehen egunean % 54,23ak bozkatu du soilik, 2008. urteko hauteskundeetan egin zutenek baino % 8,24 gutxiago, herrialde horretako Barme Ministerioak azaldu duenez.

47 milioi italiar inguruk Gobernu berria aukeratzeko deituta daude.  Ezker-zentroko aldedia da faborito nagusia, baina Beppe Grillo umoristaren eta Silvio Berlusconi lehen ministro ohiaren bultzadak gobernagarritasuna kolokan jarri dezake.

Atzerrian bizi diren beste 3,5 milioi italiarrek botoa eman dute dagoeneko, posta bidez.

Hauteskundeetako favorito nagusiak azken urteetako hauteskundeetako berak dira; Mario Monti teknokrata kenduta. Monti gobernuburu izan da azken 13 hilabeteetan, Silvio Berlusconik dimisioa eman ondoren.

Berlusconi PDL alderdiaren babesarekin aurkezten da hauteskundeetara. Berlusconik politika utziko zuela iragarri zuen iragan urtean, baina kontserbadoreek zerrendaburu egin dute ustezko porrota saihestu nahian.

Ezker-zentroa Alderdi Demokratak (PD) ordezkatzen du eta Pierluigi Basani da bere hautagaia. Alderdia ekologistekin eta Nichi Vendolaren Libertá alderdiarekin koalizioa eginda aurkezten da hauteskundeetara.

Inkestak

Duela 15 egun egindako azken inkesta ofizialen arabera, Bersaniren koalizioak % 34-38ko babesa lortuko du hauteskundeetan, eta Berlusconiren alderdiak, berriz, % 28-30 artekoa.

Datu horiek oinarri hartuta, ezker-zentroak gehiego osoa lortuko luke Diputatuen Kongresuan, baina Senatuan beste alderdiekin akordioak egin beharko lituzke.

Akordio horietan Mario Montik zeresan handia izan dezake, inkestek botoen % 16 ematen diotelako eta Senatuko indarren arteko berdinketa hausteko giltza izan dezakeelako.

Bersaniren koalizioak Senatuan gehiengoa lortuko ez balu, gobernagarritasuna oso zaila izango litzateke, eta hori konpontzea oso zaila suertatu daiteke. Irtenbideetako bat hauteskundeak berriro deitzea izango litzateke.

Hautagaien boza

Mario Monti izan da botoa ematera joan den lehen hautagai nagusia. 10:00etan agertu da Milanoko  bere hauteslekuan.

Ordubete geroago, eta antzeko ikusmina sortuta, Pier Luigi Bersanik eman du botoa, Renzo Pezzani hauteslekuan.

Giorgio Napolitako Errepublikako presidenteak Clio Maria Bittoni emaztearekin batera eman du botoa, 11:10ean, Erroman.

Protesta larrugorrian

Berlusconi botoa ematera zihoanean, hiru gazte zituen bere zain, biluzik, Femen feminista taldeko ustezko kideak, lehen ministro ohiaren kontra protesta egiteko.

Gazteak "Aski da, Berlusconi!" leloa idatzita zuten bularrean eta bizkarrean, eta horixe bera oihukatu dute Berlusconi agertu denean. Poliziak berehala harrapatu ditu.

Bi egun bozkatzera joateko

Igandean, hauteslekuek 8:00etan ireki dituzte ateak eta 22:00etan itxiko dituzte.

Astelehenean, berriz, goizeko 7:00etatik 15:00etara bozkatzeko aukera izango dute hautesleek.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea