Mundua -

Erasoa Iraken

Bi ingeniari hil dituzte eta beste bat bahitu dute Iraken

Lau nekazari eta klan bateko buruzagi bat ere bahitu dituzte Saladin probintzian.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Talde armatu batek bi ingeniari irakiar hil ditu eta beste bat bahitu du bart Al Anbar probintziako mendebaldean dagoen gas meategi baten kontrako eraso batean, iturri polizialek jakinarazi dutenez.

Erasotzaileak ingeniarien etxebizitzara sartu ziren, Akazeko gas meategitik hurbil, eta horri su eman zioten.

Bestalde, lau nekazari bahitu dituzte Al Azim inguruan, Saladin eskualdearen ekialdean.

Probintzia berean, klan bateko buruzagi bat ere bahitu dute Tikrit hiriburuaren mendebaldean.

Biolentzia handitu egin da Iraken AEBetako soldaduek 2011ko abenduan tokitik alde egin zutenetik. Harrezkero, atentatu ugari izan dira, eta horietako asko indar polizialen eta xiiten kontra izan dira.

Gaur egun, herrialdea krisi politiko batean murgilduta dago, eta sunitak gehiengoa diren probintzietan protesta ugari izaten ari dira. Manifestariak Nuri al-Maliki xiitaren Gobernuak eragindako bazterketaz kexu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko berriak Bahiketak bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Irak Ekialde Hurbila gaur