Mundua -

Egipto

23 zauritu, Mursiren jarraitzaileen eta Poliziaren arteko liskarretan

Kairon, milaka herritar kalera atera dira pasatu den gauean kalera Mohamed Mursiren itzulera eskatzeko.

Argazkia: Artxiboko irudia.
Argazkia: Artxiboko irudia.
Gutxienez 23 pertsona zauritu dira Kairo hiriko liskarretan

0:36

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez, 23 pertsona zauritu dira Egiptoko Kairo hirian, Mohamed Mursiren aldekoen eta Poliziaren arteko liskarretan.

Anaia Musulmanek sare sozialen bidez deitu dute protesta, eta Guardia errepublikanoaren, Defentsa Ministerioaren eta Segurtasun Agentzia nagusiaren egoitzen ondotik igaro dira, Al Ahram egunkariak jakinarazi duenez,

Ez da hildakorik izan bart gaueko istiluetan, Osasun Sailaren arabera; MENA albiste agentziak gutxienez pertsona bat hil dela iragarri badu ere.

Gaur hain justu, hilabete da, militarrek Mohamed Mursi presidentea boteretik kendu zutela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko azken orduko berriak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Egipto gaur Protestak gaur Ekialde Hurbileko albisteak