Mundua -
Krisi diplomatikoa
Gerraontzi britainiar batek Gibraltar bisitatuko du abuztu bukaeran
Urtero egiten diren eta ohikoak diren maniobrak egingo dituztela azaldu diete britainiarrek espainiar agintariei.
Erredakzioa
"Ohikoak diren operazio batzuen baitan", hilabete bukaeran gerraontzi batek Gibraltar bisitatuko duela iragarri du Defentsa Ministerio britainiarrak.
HMS Westminster fragatak eta laguntzarako bi ontzik astelehenean ekingo diete maniobrei, eta hilabetearen bukaeran Gibraltarrera heltzekotan direla baieztatu diote Ministerioko iturriek EFEri. Dena den, maniobra horiek "ohikoak diren operazio batzuen baitan" izango direla baieztatu dute.
Maniobren iragarpena Espainia eta Erresuma Batuak momentu honetan bizi duten krisi diplomatikoaren erdian egin duten arren, krisia hasi baino lehenagotik iragarrita zegoela adierazi du britainiar Ministerioak.
Erresuma Batuak baimena eskatu du
Iturri berberen arabera, 'HMS Illustrious' hegazkin-ontzia buru duen itsas armada ez doa Gibraltarrera, Mediterraneo itsasoan egingo dituen maniobren harira, Rotako (Cadiz) base militarrean porturatzeko eskaera egin baitu.